22:15ean
Euskararekin eta euskaraz jolasean, gaur, 'Tribuaren Berbak' saioan
I.A.
Gurutzegramak, jolas tradizionalak eta hitz-jokoak izango ditu hizpide Kike Amonarrizek gidatzen duen saioak. Hitzordua, gaur gauean, 22:15ean, ETB1en.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Jolastuko al gara? Hori da Kike Amonarrizek gaur "Tribuaren Berbak" saioan egingo digun proposamena. Izan ere, jostatzea, gozatzea, jolastea, atsegin hartzea edota amusatzea: dibertitzea da kontua. Euskararekin eta euskaraz.
Gurutzegramak, palindromoak, bertsolaritza... Hitz-jokoak dira edo hitz-jokoak erabiltzen dituzte. Euskaraz ere hitz-jokoak egiten ditugu, eta hitzak protagonista dituzten jokoak ere badaude, hala nola Euskarbel eta Hitzokei. Horiek zer diren azalduko digu Kikek saioan, eta hainbat lagunekin izango da hizketan.
Aukera zabala dago euskararekin eta euskaraz dibertitzeko. Ez galdu "Tribuaren Berbak", gaur gauean, 22:15ean, ETB1en.