22:15ean
Euskaldunok euskaraz zergatik ez dugun egiten, 'Tribuaren Berbak'en
A.H.
EITB
Euskaraz hitz egiteko motibazioaz, hizkuntzaren erabilpenaren aldeko kanpainen eraginkortasunaz, eta euskaldun berrien jarrera eta beharrez arituko dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskaldunok zergatik ez dugu euskaraz egiten euskaldunekin? Zergatik kostatzen zaigu nahi izatetik hitz egitera jauzi egitea? Galdera horiei erantzuten saiatuko da 'Tribuaren Berbak' saioa, eta kalera joango da Kike Amonarriz jendearen erantzunak ezagutzera.
Siadecoko kide den Juanjo Allurrek kalean jasotako arrazoiak sailkatu eta baloratuko ditu Kikek, azken finean, euskaraz hitz egiteko motibazioak izango ditu hizpide. Fermin Etxegoien kazetariak euskarak hiztunen artean erakargarri izateko funtzionala izan behar duela, estetikoki funtzionatu behar duela, alegia, azalduko du.
Euskararen aldeko kanpainen beharraz eta eraginkortasunez ere arituko da saioa Estitxu Garai komunikazio eta marketin adituarekin. Aurkene Redondo coachak, berriz, jendea nola motibatu daitekeen azalduko du. Eta azkenik, erabat motibatuta dauden 'Tribuaren Berbak' saiotik igarotako hainbat euskaldun berriren hitzak entzungo dira.
'Tribuaren Berbak' gaur emitituko da 22:15etik aurrera ETB1en.