Gaur, 22:25ean
Euskarak etxe barruan gainditu beharreko erronkaz 'Tribuaren Berbak'en
A.H.
EITB
Kike Amonarrizek aurkezten duen saioak egunez aldatu du asteroko emanaldia. Gaurtik aurrera asteazkenetan izango da ikusgai, 22:25etik aurrera.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskarak etxe barruan gainditu beharreko erronka izango du hizpide gaur 'Tribuaren Berbak' saioak. Etxean, familian... belaunez belaun transmititu izan da beti euskara. Garai bateko kontua da hori, ordea, gaur egun gauzak aldatu egin baitira. Datu esanguratsu bat: gazteen euskaldun kopurua handituz doa, baina etxean euskararen erabilera ez da maila berean igo. Zergatik?
Zarauzko Ortiz Perez familiaren etxean izango da Kike Amonarriz, zein hizkuntzatan bizi diren jakiteko. Jorge Gimenez Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako ordezkaria familiak euskararen transmisioan jokatzen duen zeregin garrantzitsuaz arituko da. Laura Martinez Txorierriko Mankomunitateko euskara teknikariak etxean euskara bultzatzeko egiten dituzten ekintzen berri emango du. Azkenik, Lasarte-Oriako Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko gurasoen duda eta galderei erantzungo die Paula Kasares soziolinguistak.
'Tribuaren Berbak' gaur izango da ikusgai, 22:25ean, ETB1en.
strong>en.