Kontzertua DOKAn
'Tumatxak gaua', gaur gauean, Donostian
G.U.
Joseba Irazokik, osasun arazoak direla medio, ezingo du jo, beraz, Napoka Iriak bakarrik joko ditu 'Tumatxak' saiorako osatutako moldaketak DOKAn, 21:00etatik aurrera.
'Tumatxak' saioa amaitu da, baina ez hark utzitako musika arrastoa. 'Tumatxak gaua' izango da gaur gauean, 21:00etan Donostiako DOKA Kafe Antzokian, gaueko 21:00etatik aurrera. Joseba Irazokik, osasun arazoak direla medio, ezingo du bertan aritu. Beraz, Napoka Iriak saiorako osatutako kantu ezagunen moldaketak izango dira entzungai.
Hasteko, Zuhaitz Gurrutxagak, saioaren aurkezleak, umore puntua emango dio gauari, taula gainean bakarrizketan arituta. Ondoren, Napoka Iria bikoteak astero-astero 'Tumatxak' saiorako osatutako euskal talde eta artisten moldaketa bereziak joko ditu, esaterako, Hertzainaken "Aitormena", Benito Lertxundiren "Bizkaia maite", Lin Ton Taunen "Zestoako harrobia", Sorotan Beleren "Arratsalde honetan", Mikel Urdangarinen "Non geratzen den denbora", Errobiren "Aitarik ez dut", Amaia Zubiriaren "Loa loa" eta Gozategiren "Nirekin" abestiak taularatuko ditu.
Gainera, Miren Narbaizak eta Ander Mujikak Arnasten ikasteko berriz disko berriko doinuak ere taularatuko dituzte.
Gaur gauean, Donostian daukagu hitzordua, 'Tumatxak gaua'rekin.