Igandean
Ultra trail proba bat egingo du Alex Txikonek, 'Txikon Xtreme' saioan
A.H.
EITB
Ander Astondoa korrikalaria izango da bere entrenatzailea.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Erronka latzari aurre egin beharko dio Alex Txikonek gaur gauean. Izan ere, ultra trail proba batean parte hartuko du gure protagonistak 'Txikon Xtreme' saioan. Iruñetik Bilbora, 180 kilometroko ibilibidea egin beharko du 30 ordutan. Baina horretarako, laguntza ezin hobea izango du: Ander Astondoa korrilakaria bere entrenatzailea izango da, eta lasterketan zehar bere laguntza izango du.
'Txikon Xtreme' gaur emitituko da, 23:30etik aurrera, ETB1en.