Igandean
Alex Txikon surfean arituko da Kepa Acerorekin, 'Txikon Xtreme' saioan
A.H.
EITB
Horrez gain, hidrospeeda zer den ezagutuko dute. Igandean, 21:00etan izango da saioa, '101 gaztelu'ren finalaren aurretik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Alex Txikonek surfa zer den ezagutzeko aukera izango du igandeko 'Txikon Xtreme' saioan. Horretarako, Kepa Acero izango du lagun eta irakasle, baita munduko txapeldun diren Kayak Surf taldeko kideak ere. Baina ez da surfa Txikonek egingo duen kirol bakarra. Behin uretan sartuta, hidrospeeda zer den probatzeko aukera ere izango du gure protagonistak.
'Txikon Xtreme', igandean, 21:00etan, ETB1en.