Gaur
Urritasun fisikoa daukaten kirolariekin, 'Txikon Xtreme' saioan
A.H.
EITB
Ibon Muguerza, Asier Garcia eta Ander Romarate kirolariak Alex Txikonekin arituko dira euren bizipen eta kirol praktikaren inguruan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur gauean, Alex Txikonek urritasun fisikoa daukaten kirolariekin partekatuko ditu bizipenak. Ibon Muguerzarekin eskalada eta highline-a egingo du, Asier Garciarekin saskibaloia gurpildun aulki batean eta Ander Romaraterekin igeriketa hankak mugitu gabe.
Baina esperientzia, kirola egitetik haratago joango da. Alexek esfortzuaren eta nahi izatearen indarra zer den ezagutzeko aukera izango du Mugarik Gabe atal honetan.
"Txikon Xtreme" gaur emitituko da, 21:30etik aurrera, ETB1en.