Itxi

21:30ean

Iñigo Gabiriarekin parapentean abentura, gaur, 'Txikon Xtreme' saioan

A.H.

EITB

Alex Txikon San Donato mendira abiatuko da parapentezale bizkaitarrarekin, biplazadun parapente batean hegan egitera. Gaur, 21:30ean, ETB1en.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaurko 'Txikon Xtreme' saioko protagonista Iñigo Gabiria mendizale eta suhiltzaile bizkaitarra izango da. Kirolari amorratua, parapenetan aditu eta maisu da Gabiria, eta mundu guztian famatua den RedBull XAlps proban partea hartu zuen pasa den urtean. Red Bull-ek munduko 32 kirolari gonbidatu zituen proba honetara, eta probaren helburua Salzburgotik Monakora heltzea zen. Nola? Bi hirien arteko 1.031 kilometroak parapentean zeharkatuz, noski.

Gaurko saio honetan, Iñigok bere bizipenak eta esperientzia kontatuko dizkio Alex Txikoni, eta bide batez, berarekin hegaldi bat egitera gonbidatuko du. Furgoneta hartuta, San Donato mendira abiatuko dira, eta bertatik, biplazadun parapente batean hegan egingo dute. Abentura polita eta zirraragarria izango da Alexentzat.

'Txikon Xtreme' gaur gauean emitituko da 21:30etik aurrera ETB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)