Gaur, 21:30ean
Bi gurpilen gaineko erronkak, gaur 'Txikon Xtreme'n
I.A.
Bi gurpilen gaineko erronka guztietan arituko da Alex Txikon txirrindularitzaren inguruko saio berezian. "Txikon Xtreme", gaur, 21:30ean, ETB1en.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Asteburu honetan txirrindularitza izango da "Txikon Xtreme" saioaren ardatz; txirrindularitza bere zabaltasunean eta osotasunean, modalitate guztiak kontuan hartuta.
Alex Txikonek bi gurpilen gainean esfortzua zer den ikusiko du, baina baita gozatzea ere! Hainbat lagun izango ditu Alexek txirrindularitzaren munduan sakontzen laguntzeko prest. Julen Zuberok mendiko bizikletaz ibiltzera eramango du. Markel Irizarrekin, ordea, errepideko bizikleta probatuko du. Eta amaitzeko, beti bezala, adrenalina gehituko diogu saioari, eta, Hegoi Ado eta IrriSarriLanden eskutik, bizikletaz jaitsierak eta jauziak egingo ditu Alexek.
Ez galdu "Txikon Xtreme", larunbatean, 21:30ean, ETB1en.