Itxi

Martxoaren 2tik aurrera

Zigor Iturrietak Armintz Gorrotxategi izango du lagun asteartetik aurrera "Txoriene"n

Ikus-entzuleek ezagutzen duten giro goxo eta atseginari jarraipena emango dio sukaldari eta gozogile tolosarrak euskal gastronomiaren dibulgazioan erreferente bihurtu den ETB1eko saioan.

Armintz Gorrotxategi eta Zigor Iturrieta. Argazkia. EITB Media

Zigor Iturrietak bikote berria izango du martxoaren 3tik aurrera "Txoriene"ko sukaldean: Armintz Gorrotxategi. Sukaldari eta gozogile gisa egindako ibilbide sendoarekin, eta komunikatzeko duen gertutasunari esker, ikus-entzuleek ezagutzen duten giro goxo eta atseginari jarraipena emango dio tolosarrak ETB1en astelehenetik ostiralera 12:30ean ikusgai dugun saioan. 

Gorrotxategik Basque Culinary Centerren jaso zuen formakuntza, eta ordutik gastronomiaren ikuspegi zabal eta gaurkotua landu du, tradizioa eta sormena uztartuz. ETB1eko saioan hamaika urte daramatzan Zigor Iturrietarekin tandema osatuta, publikoari sukaldaritzaren eta gastronomiaren inguruko eduki hurbil eta kalitatezkoak eskainiko dizkiete. 

Etapa berri honetan, askotariko edukiak eskainiko dituzte: plater bereziak, baina beti ere etxean egiteko modukoak; errezeta gaziak eta gozoak; proposamen tradizionalak zein beste herrialde batzuetara eramango gaituzten zapore eta inspirazioak  

"Txoriene" saioko atal guztiak eskura daude ETB ON plataforman.

 

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)