Itxi

Sukaldaritza

Urgain jatetxeko Xabier Osa, 'Txoriene'n

A. A.

EiTB

Pili Manterolarekin batera, Deban duen jatetxeko platerik berezienak prestatu dizkigu ETB1eko saioan.

Xabier Osa, Debako Urgain jatetxekoa, 'Txoriene'n

Debako Urgain jatetxeko Xabier Osa sukaldaria izan du gonbidatu Pili Manterolak 'Txoriene' gastro-talk saioan. Bi plater prestatu ditu saio bakoitzean, Debako bere jatetxean dastatu daitezkeen platerak hain zuzen ere.

Debako erdigunean, Hondartza kalean, dago Xabier Osak nagusi duen Urgain jatetxea. Itsasoko produktuak dira bertako berezitasunetako bat eta gustu handiz prestatzen dituzte itsaskabra edota Debako bertako txipiroiak. Horrez gainera, garaian garaiko mailarik oneneko produktuekin lan egiten dute.

 

 

 

Informazio gehiago (2)