Sukaldaritza
Zeraingo Ostatu jatetxeko Urki Balerdi, 'Txoriene'n
Erredakzioa
EITB
Pili Manterolarekin batera, Zeraingo Ostatu jatetxean dituen platerak prestatu ditu ETB1eko saioan 15:15ean hasita.
Gipuzkoako Zeraingo Ostatu jatetxeko Urki Balerdi izan du gonbidatu Pili Manterolak, 'Txoriene' gastro-talk saioan. Bertan aukeran izaten diren platerak prestatu dizkigu 15:15ean hasita.
2012ko udan hasi zen Urki Ostatu jatetxean sukaldari lanetan, eta, gaur egun, bertako sukaldaritzari buelta bat eman dio sukaldaritza modernoagoa egiteko, betiere Goierriko produktuak erabiliz, hala nola, baserriko esnea edota gazta. 'Txoriene' saioan plater hauek prestatu ditu besteak beste: lupia bieirekin beteta, txokolate zuri krematsua hurrekin, bakailaoa plantxan barazkiekin eta zigala eta gari-zainzuri entsalada.