'Txoriene'
Gallego tabernako Roberto Echeveste izan da 'Txoriene' saioan
I.Z
Bilbo
Iruñean dagoen Gallego jatetxeko sukaldari honek leka-krema ganbekin, ahate-konfitatua anana freskoaren saltsarekin eta beste errezeta asko nola egin irakatsi du ETB1eko saioan.
Roberto Echeveste sukaldaria izan da 'Txoriene' saioan gonbidatu. Leioako Ostalaritza Eskolak Gallego tabernari eman dio erreleboa, beraz.
Iruñeko Joaquín Jarauta kalean dauka jatetxea Roberto sukaldariak, eta bertan egunerokoan eskaintzen diren plater goxoak nola egiten diren erakutsi digu ETB1eko saioan. Hasteko, bularkiak galiziar erara eta entsaladilla errusiarra prestatu zituen. Astea aurrera joan ahala, haragi-bolak saltsan, espagetiak carbonara erara edota arroz-esnea nola egiten diren erakutsi zuen Echeveste sukaldariak.
Taberna honek 30 urte inguru daramatza bezeroei Nafarroako eta inguruetako produktuekin egindako platerak prestatzen. Etxeko errezetak toke berritzaileekin eskaintzen dituzte, eta, horrez gain, nahi duenarentzat, oinarrizko sukaldaritza eta gozogintza ikastaroak eskaintzen ditu, eta errezetak horien web orrira igo daitezke eta bertara igo diren errezetak kontsultatu.
Roberto Echevesteren errezeta guztiak 'Txoriene'ren webgunean daude ikusgai.