Itxi

Gastronomia saioa

Bilboko Mugarra jatetxeko Luiscar Sanz, 'Txoriene'n

Erredakzioa

Bilboko Ercilla kalean dagoen Mugarra jatetxeko sukaldaria izan du lagun Pili Manterolak, jatetxean ohikoak diren platerak prestatuz.

Luis Carlos Sanz, Mugarra jatetxea

Bilboko Mugarra jatetxeko sukaldaria Luiscar Sanz izan da gonbidatu 'Txoriene' saioan. Mugarra jatetxean ohikoak diren platerak prestatu ditu Pili Manterolarekin batera. Horrez gainera, Carlos Díez sommelierra ere egunero izango dute lagun.

Mugarra jatetxea Ercilla kalean dago, Bilbon. Jatetxe honetan arrainak dira berezitasuna: bakailaoa, nekorak, arrain marinatuak... Hori dela eta, asteleheneko saioan Beñat Urquijo arrain-saltzailea ere izan dute saioan.

Horrekin batera, ardoei berebiziko garrantzia ematen diete Mugarran, eta horri buruzko informazioa eman du egunero Carlos Díez sommelierrak ere.

Aste honetan, begihandi bat, barazki salteatuak, ahate micuita, galeperra eta arrain marinatuak prestatzen ikusi dugu, besteak beste.

 

 

 

Informazio gehiago (2)