Gernika-Lumoko Zallo Barri jatetxea, aste honetako 'Txoriene' saioan
Iñigo Ordorika Gernika-Lumoko Zallo Barriko sukaldari-burua izango dugu bere semearekin, eta jatetxe honetan dastatu daitezkeen platerak prestatuko dituzte Pili Manterolarekin.
Gernika-Lumoko Zallo Barri jatetxeko sukaldariak izango dira aste honetako 'Txoriene' saioan gonbidatu. Jatetxe horretan dastatu daitezkeen platerak prestatuko dituzte Pili Manterola aurkezlearekin.
1975ean inauguratu zuten Zallo Barri jatetxea Javier Ordorikak eta Andone Zorrozua emazteak. 2001ean seme biek hartu zuten txanda, eta, betiko tabernaz gain, jatetxe handia egiteko lonja erosi zuten. 140 lagunentzako tokia atondu zuten bertan, eta itxura moderno eta minimalista eman zioten.
Gaur egun, Iñigo eta Gorka semeak emazteekin batera (Neskutz Aranzabal eta Karmele Guerra) dira jatetxean zerbitzu egokia eta harrera beroa egiteko arduradunak. Euskal sukaldaritza tradizionala eta egile-sukaldaritza uztartzen dituzte Zallo Barrin.
Iñigo Ordorika da Zallo Barriko chef edo sukaldariburua, eta Eneko semea du alboan sukaldea aurrera eramateko. Astean zehar eguneko menua ematen badute ere, jatetxearen karta, menu bereziak, dastatze menuak, ezkontza eta ospakizun berezietarako menuak… ere eskaintzen dituzte.
Gorka Ordorika, ordea, Gernika-Lumoko jatetxe honetako sommelier edo ardozaina da. Zallo Barri jatetxera hurbiltzen diren bezeroek aukeratzen dituzten platerrak ardo egokiarekin hartzeko ardura du Gorkak. Eta horretarako ardo karta berezi eta zabala eskaintzen dute.
Zallo Barri jatetxean egiten dituzten hainbat plater prestatuko dituzte aste honetan Iñigo eta Eneko Ordorika aita-semeek, 'Txoriene' sukaldaritza saioan, astelehenetik ostiralera, 15:15ean, ETB1en.