Gastronomia
Aramako Toki Alai jatetxea, 'Txoriene' saioan
Anne Otegi Aramako Toki Alai jatetxeko sukaldaria izan da sukaldaritza saioan, eta jatetxe honetan dastatu daitezkeen platerak prestatu ditu Pili Manterolarekin.
Aramako Toki Alai jatetxeko Anne Otegi sukaldaria izan da 'Txoriene' saioan gonbidatu. Jatetxe horretan dastatu daitezkeen platerak prestatu ditu Pili Manterola aurkezlearekin.
Sukaldaritza osasungarrian eta tradizionalean oinarritutako platerak eskaintzen dituzte Toki Alai jatetxean, eta Arama herriko plazan dago kokatuta jatetxea, Goierrin. Halaber, jatetxeko berezitasunak paella eta fideua platerak dira.
Toki Alai jatetxean egiten dituzten hainbat plater prestatu ditu Anne Otegik 'Txoriene' sukaldaritza saioan. Hasteko, ahuntz gazta entsalada fruitu lehorrekin eta gazta tarta. Ondoren, barazkitxoak foie freskoarekin eta oilaskoa teriyaki saltsan basmati arrozarekin; kuskusa barazkitxoekin eta oilasko entsalada ziapez atondua; artobeltz, soja eta jengibre zopa eta baita seitana potoan ere.
'Txoriene' sukaldaritza saioa astelehenetik ostiralera izango da ikusgai, 15:15ean, ETB1en.