Kargatzen...
Itxi

Gastronomia

Zamudioko Fuentene Berria erretegia, asteon, 'Txoriene'n

EITB

Jatetxeko sukaldaria den Urko Zarauza izango dugu bere erretegian dastatu daitezkeen platerak prestatzen.

Zamudioko Fuentene Berria erretegia izango dugu aste honetako Txoriene” saioan. Jatetxeko sukaldaria, Urko Zarauza, izango dugu astelehenetik ostiralera, bere erretegian dastatu daitezkeen platerak prestatzen eta erabiltzen dituen teknikak erakusten.

Fuentene Berria jatetxea Zamudioko erdigunetik kanpoaldean dago, Lekunbiz auzoko 26. zenbakian. Erretegia leku paregabe batean dago, Bizkaiko Parke Teknologikoaren eta Loiuko Aireportuaren ondoan. Erretegia baserri bat da, eta hiru jantoki ditu.

Urko Zarauza da bertako sukaldaria, eta Fuentene Berria, 2014ko apirilean zabaldutakoa, horren azken proiektua da. Etxeko sukaldaritza landua da erretegiko bereizgarria, eta produkturik arrakastatsuenak txingarretan erretako haragi eta arrainak dira.

Besteak beste, honakoak prestatuko ditu Zarauzak datorren astean “Txoriene”n: txirlak erretegi erara, izokina laranja erara, Fuentene Berriko tiramisua eta Juliaren baserriko arrautzak.

Hau guztia, astelehenetik ostiralera, 13:30etik aurrera, ETB1en.

Informazio gehiago (2)