Itxi

Sukaldaritza

Berrikuntzekin abiatu du denboraldi berria ‘Txoriene’ saioak

Kirolariak, adituak eta pertsonaia ezagunak izango dituzte sukaldari aurten. Halaber, atzerriko sukaldaritza izango da nagusi asteazkenetan, eta ostiraletan, berriz, pintxoaren eguna izango dute.

Berrikuntza esanguratsuekin abiatu du denboraldi berria 'Txoriene' ETB1eko sukaldaritza saioak, aurrekoan legez, Zigor Iturrieta gidari duela.

Horrela, astelehenetan, kirolariak izango dituzte sukaldari lanetan, eta astearteetan, berriz, adituen eskutik jasoko ditugu platerak.

Asteak aurrera egin ahala, asteazkenetan, atzerriko sukaldaritzaz gozatzeko parada izango dugu, eta pertsonaia ezagunen bisita izango dugu ostegunetan saioko sukaldean.

Azkenik, astea txukun bukatzeko, pintxoaren eguna izango dugu ostiraletan.

‘Txoriene’ saioa astelehenetik ostiralera izango da ikusgai, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

TB1en.

Informazio gehiago (1)