Itxi

ETB1en, 15:00etan

Eli Pinedo eta euskal untxi ekoizlea, aste honetan, 'Txoriene' saioan

Eli Pinedok abiatuko du astea sukaldean, eta barra energetikoak egiten ikasiko dugu ondoren. Ostegunean, Kandido Mendizabal euskal untxi ekoizlea izango da sukaldari, eta Tripontzikoak, bukatzeko.

Ohikoa den legez, kirolari batek abiatuko du astea 'Txoriene' saioan, ETB1en. Asteon, Eli Pineko Bera Bera eskubaloi taldeko jokalaria izango da sukaldari lanetan. Asteartean, aldiz, kirola egiteko, lanera eramateko edo umeei askari gisa emateko barra energetikoak egiten ikasiko dugu, Aritz Urdanpilleta kirol elikaduran adituaren eskutik.

Asteak aurrera egin ahala, bisita berezia izango dugu saioko sukaldean; izan ere, saioko bi sorginak, Araitz Iturrieta eta Intza Zenitagoia, izango ditugu. Ostegunean, Kandido Mendizabal euskal untxi ekoizlea izango da jaun eta jabe sukaldean. Astea bukatzeko, berriz, ostiralean, Tripontzi tabernako Igor Muñoak prestatuko ditu miniaturak edo pintxoak.

Ez ezazu galdu 'Txoriene' sukaldaritza saioa, astelehenetik ostiralera, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

Informazio gehiago (1)