Kargatzen...
Itxi

Gastronomia ETB1en

Ander Elosegi eta Boga garagardoak, aste honetan, ‘Txoriene’ saioan

Eitb.eus

EiTB

Ander Elosegi piraguistak abiatuko du astea, eta sukaldaritza makrobiotikoa izango dugu gero. Ondoren, arroz beltza izango da nagusi, eta, bukatzeko, Boga garagardoak eta Lakari elkartekoen txanda.

Zigor Iturrieta, 'Txoriene'ko aurkezlea

Ander Elosegi piragüista, Gorka Gereño sukaldaritza makrobiotikoan aditua, Ainhoa Iturrieta, Boga garagardoak elkarteko Urtzi Uaglde, eta Lakari Elikadura eta Kontsumo Jasangarria Lantzen elkarteko Leire Epelde eta Izaskun Sagarzazu izango dira aste honetan 'Txoriene' gastronomia saioko protagonistak. Arratsaldero, 15:00etan hasita, otordu sanoak eta gozoak prestatuko ditu Zigor Iturrietak.

Astelehenetan, kirolariak izan ohi dira gonbidatu ETB1eko saioan. Bada, oraingoan, Ander Elosegi piraguista izan da. Azalore eta antxoa entsalada epela, pipermorroa ozpin-olioarekin, entrekot errea arroz eroarekin eta marrubi zopa soja jogurtarekin prestatzen lagundu dio Ikaztegietakoak Zigor Iturrietari.

Asteartean, nutrizioaren alorrean lan egiten duten adituen saioan, Gorka Gereño sukaldari makrobiotikoaren txanda izango da. Kasu honetan, honako plater hauek prestatuko ditu: espagetiak onddoekin eta seitanarekin, tomato saltsan, eta kinoa, piper entsaladrekin, ahuakatearekin eta ganbekin.

Asteazkenean, ostera, inoiz baino etxekoago izango du Zigor Iturrietak saioko sukaldea, izan ere, haren arreba izango da gonbidatu, Ainhoa Iturrieta. Anai-arrebek, hortaz, hiru plater prestatuko dituzte: arroz beltza txipiroekin, antxume ?cuchifrito? eta txokolate pastel berezia.

Ostegunean, hornitzaileen eguna izan ohi dugu. Oraingoan, Boga garagadoak elkartearen txanda izan da eta haren izenean, Urtzi Ugalde izan dugu gonbidatu. Garagardoa bera oinarritzat hartuta, beraz, honako errezetak egin dizkigu: hegaluze eta belar-entsalada, garagardo ozpin olioarekin, txerri-masailak garagardo erara, barazkitxoekin, eta, azkenik, Boga garagardo irabiakia.

Astea amaitzeko, Lakari Elikadura eta Kontsumo Jasangarria Lantzen elkartekoen bisita izango dugu, Leire Epelde eta Izaskun Sagarzazu izango baititugu ETB1eko sukaldean, eta honako hauek prestatuko dituzte Zigor Iturrietaren laguntzarekin: hummusa, guakamolea eta artobeltz-krepea.

Astelehenetik ostiralera, 15:00etan hasita, plater goxo eta osasungarriak prestatzen irakasten du Zigor Iturrietak 'Txoriene'n, ETB1en eta eitb.eus-en.

 

 

Informazio gehiago (1)