Itxi

Gastronomia ETB1en

Chernobil elkartea eta Mahala produktuak, aste honetan, 'Txoriene'n

A.A. | EiTB

Kirolarien egunean Mikel Odriozola atleta eta adituen saioan Gorka Gereño sukaldari makrobiotikoa izan zituen gonbidatu Zigor Iturrietak.

Zigor Iturrieta

Astelehenetik ostegunera izango dugu 'Txoriene' aste honetan eta Mikel Odriozola, Gorka Gereño, Chernobil elkartea eta Mahala produktuak izango ditu gonbidatu Zigor Iturrietak.

Astelehenean, kirolarien egunean, Mikel Odriozola atleta izan du gonbidatu Zigor Iturrietak. Martxan aritzen da eta Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetarako prestatzen ari da gipuzkoarra. Laugarren olinpiadak izango dira hauek beretzat. Prestaketa horretan nola dabilen azaldu digu sukaldean honako hauek sukaldatu dituzten bitartean: Polenta parmesano erara; berdela sesamo erara, kuiatxo eta azenario espagetiekin; eta Santiago tarta.

Asteartean, nutrizioaren alorrean lan egiten duten adituen saioan, Gorka Gereño sukaldari makrobiotikoaren txanda izan zen. Kasu honetan, honako plater hauek prestatzen erakutsi zigun: arrautza egosiak tofuarekin baratxuri saltsan eta porrua itsasoan.

Euskal Herritik urrutira joan da asteazkenean 'Txoriene'. Chernobilgo istripua izan zela 30 urte bete ziren apirilaren 26an eta Chernobil elkarteak 20 urte daramatza hango haurrak Euskal Herrira ekartzen, uda hemen pasa dezaten. Aurten ere familiak beharko dituzte horretarako. Elkarte horren izenean, Olatz Linazisoro, Nerea Albisu eta Itziar Gomez etorri ziren ETB1eko gastronomia saiora eta Ukrainian ohikoak diren bi plater prestatu zizkiguten: Borch zopa eta gazta erroskilak.

Astea amaitzeko, ostegunean Mahala baserriko produktuen txanda izan zen. Tolosaldeko Leaburu herrian dago Mahala baserria eta 20 urte daramatzate  bertatik ateratako produktu naturalak ekoizten. 20. urteurrena ospatzeko "Txoriene"ra gonbidatu zituzten eta euren produktuekin egindako plater hauek prestatu zituzten: "Mahala" txerri hanburgesa ezti saltsarekin, "Mahala" txistorra arrautzekin eta patata purearekin eta udare karamelatuak "Mahala" jogurt izozkiarekin.

Aste honetan astelehenetik ostegunera, 15:00etan, izango da ikusgai 'Txoriene', ETB1en eta eitb.eus-en.

 

Informazio gehiago (1)