Gastronomia saioa
Txuri Urdin taldea, IKD GAZtE proiektua eta Jasone Osoro, 'Txoriene'n
A.A. | EiTB
Horiez gainera, Gorka Gereño sukaldari makrobiotikoak errezeta berriak ekarri dizkigu.
Aste honetan, Txuri Urdin izotz hockey taldea, IKD GAZtE proiektua eta Jasone Osoro hobeto ezagutzeko aukera izango dugu 'Txoriene' saioan. Horiez gain, Gorka Gereño sukaldari makrobiotikoak errezeta berriak ekarriko dizkigu.
Astelehenean, Donostiako Txuri Urdin izotz hockey taldeko hiru gaztetxo etorri dira 'Txoriene'ra. Patrick Fuentes, Aritz Etxeberria eta Ander
Arraras jokalariek Kopa irabazi dute euren taldearekin eta Ligan azpitxapeldun geratu dira. Horren berri ematearekin batera, sukaldean nola moldatzen diren erakutsi dute. Gallopintoa, Costa Ricako gosari tipikoa, eta berdel eta ganba ceviche-a prestatzen ikasi dute Zigor Iturrietarekin.
Asteartean, Gorka Gereño sukaldari makrobiotikoaren txanda izan da. 'Txoriene'ko adituen tartean parte hartzen du Gorka Gereñok errezeta makrobiotikoak egiten erakutsiz. Oraingoan, hauek prestatu dituzte: seitan masailak ardo beltzetan, untxi habia eskabetxetan eta kafe petixu integralak.
Astearen erdira iritsita, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako campuseko gradu desberdinetako ikasleen artean garatutako IKD GAZtE proiektuaren gainean hitz egiteko, lau ikasle gonbidatu etorriko dira Zigor Iturrietaren saiora: Itziar Eskudero, Monika Azpitarte, Irati Amondarain eta Ander Abuin. Proiektu hori zer den azalduko digute eta lapiko artean nola moldatzen diren ikusiko dugu. Errezeta hauek prestatuko dituzte: txibia eta kurkuma pasta, ahuakate pestoarekin; arrautzak, txistorrarekin eta patatekin, eta sagar-erreak esne gainarekin.
Ostegunean, Jasone Osoro idazlea hartuko du sukaldean Zigor Iturrietak. Elgoibartarrak 12etan bermuta eleberria kaleratu zuen iaz, eta liburuaren izenari kasu eginez, bermuta izango dute protagonista. Endibia bilkari beteak Vermut saltsarekin eta zainzuriak papillote erara gari-zainzuri maionesarekin prestatuko dituzte.
Ostiralean, proteinen eguna izango da 'Txoriene' saioan. Proteinen garrantzia azpimarratuz, Zigor bere kaxara aritu da saioan; hein horretan, plater hauek egiten erakutsi digu: bizkotxo proteikoa; zuringo banana eta gazta freskodu irabiakia; tomateak, arroz, pinazi eta mahzpasaz beteta eta turroi coulanta.
Plater berriak prestatzen ikasi nahi izanez gero, 'Txoriene' ikusi, astelehenetik ostiralera, ETB1en eta eitb.eus-en, 15:00etatik aurrera.