Itxi

21:30ean

Leire Martinez eta Maitena Salinas, gaur, "Udak Dakarrena" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Halaber, Ion Areitio Europako Trial txapelduna eta konfinamendua belaontzian egin duen Maria Intxaustegi ere elkarrizketatuko ditu Iantzik.

Leire Martinez eta Maitena Salinas. Argazkia: EiTB

"Udak Dakarrena" saioaren aste honetako azken atalean, Julian Iantzi oso konpainia onean egongo da, zuzenean, Donostian kokaturiko platoan.

Leire Martinez mundu mailan arrakasta duen La Oreja de Van Gogh taldeko abeslaria etorriko da gaurko saiora, uda nola bizitzen ari den kontatzeko. Leirek ez ezik, Maitena Salinas kazetari eta aktoreak bere udako gorabeherak kontatuko dituzte.

Bi lagun ezagun horiekin batera, hain ezagunak ez diren baina kontatzeko asko duten gonbidatuak edukiko dituzte. Hondarribitik, Europako Trial txapelduna den Ion Areitio etorriko da. Honekin batera, kirolarekin ere harremana baduen Maria Intxaustegi jasoko dute. Mariak COVID-19ak eragin duen konfinamendua belaontzi batean egin du Argentina eta Herbehereen artean, itsasoan 80 egun pasatu ostean.

Egunero bezala, uda giroa hurbiletik jasotzen duten Irati Errandonea eta Txurru izango dituzte saioan. Irati Hondarribian izango da, eta Txurru Donostian barrena ibiliko da mikrofonoa eskuetan duela.

Hori guztia eta gehiago zuzen-zuzenean jasotzeko prest egongo da Julian Iantzi Donostian 21:30etik 22:30era, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)