Kargatzen...
Itxi

21:30ean

Xabier Saldias eta Antton Telleria, gaurko "Udak Dakarrena" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Getariatik aurkeztuko du astearteko saioa Julian Iantzik.

Xabier Saldias hartuko du Julian Iantzi "Udak Dakarrena"n. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.

Gaur gauean, Getarian jarraituko dute uda giroa hobekien jasotzen duten bi sofek, eta haiekin batera, noski, Julian Iantzi  "Udak Dakarrena" saioko aurkezlea bertan izango da.

Egan taldeko abeslaria den Xabier Saldiasek taldearen 50. urteurreneko kontzertua nola ari diren prestatzen kontatuko du. Harekin batera, Antton Telleria irrati esatari eta telebista aurkezlea ere egongo da. Honek bere udako planez eta proiektuez hitz egingo du.

Getarian daudela aprobetxatuz, Emeterio Urresti kofradiako presidenteak herriko arrantzaren egoerari buruz hitz egingo du, eta, bide batez, herriak ezohiko uda hau nola bizi duen azalduko du.

Irati Errandonea eta Egoitz Txurrukarentzat ez dago mugarik Euskal Herrian. Mikrofonoa eskuan hartuta, udako plan eta protagonisten nondik norakoak ekarriko dituzte.

Hori guztia eta gehiago, "Udak Dakarrena" saioan, zuzenean, asteartean, 21:30etik 22:30era, Julian Iantziren eskutik, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)