Kargatzen...
Itxi

Gaur, 21:30ean

Iban Garcia youtuberra eta Arria V.a aizkolaria, "Udak Dakarrena" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Egoitz Txurruka eta Irati Errandonea, mikrofonoa eskuan hartu eta Euskal Herriko zenbait txokotan ibiliko dira.

Julian Iantzi Getarian dago aste honetan. Argazkia: EiTB

Astea aurrera doa, eta, gaur ere Julian Iantzi Getarian egongo da zuzen-zuzenean "Udak Dakarrena" saioarekin.

Uda giroak ez du etenik, eta programako sofek denetariko jendea jasoko dute. Beti bezala, pertsona ezagunak eta ez hain ezagunak, baina kontatzeko asko dutenak izango dituzte gonbidatu. Adibidez, Iban Garcia youtuber eta influencer euskaldun ezagunenetakoa. Ohituta dago sare sozialen bidez bere bizitza erakustera, eta ezohiko uda hau nola bizitzen ari den kontatuko dio Juliani. Berarekin batera, Arria V.a herri kirolaria izango dugu. Honek herri kirolari batentzat uda nola aldatu den azalduko du.

Platotik kanpo ere badago zer kontatua. Horiek biltzeko, Egoitz Txurruka eta Irati Errandonea, mikrofonoa eskuan hartu eta Euskal Herriko zenbait txokotan ibiliko dira udako giroa eta protagonistak elkarrizketatu asmoz. 

"Udak Dakarrena" saioa zuzenean eskaintzen da, astelehenetik ostegunera, 21:30etik 22:30era, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)