Itxi

21:30ean

Iñaki Osa Goikoetxea, Nagore Osoro eta Iñigo Peña, gaur, "Udak Dakarrena" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Julian Iantzi Zumaian arituko da bere gonbidatuekin solasean, zuzenean.

Julian Iantzi, "Udak Dakarrena" saioaren aurkezlea. Argazkia: EiTB

Gaur gauean ere, "Udak Dakarrena" saioa Zumaian izango da eta Julian Iantzi hainbat gonbidaturekin arituko da solasean. Bestek beste, Iñaki Osa Goikoetxea puntista zumaiarra hartuko du. Red Bull markaren irudi denak puntista batentzat uda hau nolakoa izaten ari den kontatuko digu.

Berarekin batera, Nagore Osoro Ondarroa Arraun Taldeko patroia eta Iñigo Peña piraguista ere pasako dira "Udak Dakarrena" saioaren platotik.

Bestalde, Egoitz Txurruka eta Irati Errandonea berriemaileak ez dira geldirik egongo. Txurruk uda honetan uretan egiteko abentura plan bat erakutsiko digu, eta Irati, berriz, Gasteizen izango da, ospatu ezin diren Andre Maria Zuriaren jaien inguruan Joseba Beloki txirrindulari ohiarekin hitz egiteko.

"Udak Dakarrena" saioa astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)