21:30ean
Markel Bergara eta Ainhoa Sanchez, gaur gauean, "Udak Dakarrena" saioan
EiTB
Oihana Maritorena aktorea eta Igor Makazaga Donostiarra Arraun Elkarteko entrenatzailea ere elkarrizketatuko ditu Iantzik.
Gaur gauean, Donostian jarraituko du "Udak Dakarrena" saioak, zuzenean, Julian Iantzirekin. Besteak beste, Markel Bergara futbolari ohia eta Ainhoa Sanchez telebistako solaskidea pasatuko dira gure sofetatik. Markelek aurten hartu du futbolean erretiroa eta bizitza berriko gorabeherak kontatzeko asmoarekin etorriko da. Ainhoa Sanchezek, bestalde, egungo eta etorkizuneko planei buruz hitz egingo digu.
Bi gonbidatu horiekin batera, Oihana Maritorena aktorea eta Igor Makazaga Donostiarra Arraun Elkarteko entrenatzailea ere elkarrizketatuko ditu Julianek.
Egoitz Txurruka eta Irati Errandonea berriemaileek, beti bezala, uda honetako plan eta pertsona interesgarrienak ezagutzeko aukera izango dute.
"Udak Dakarrena" saioa astelehenetik ostegunera dugu ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.