Kargatzen...
Itxi

21:30ean

Ane Gabarain aktorea izango da gaur gauean "Udak Dakarrena" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Berarekin batera, Nøgen musika taldeko Jokin Guilisagasti eta Eider Saez ere izango dira gonbidatu.

Ane Gabarain, aktorea. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, Donostian jarraituko du "Udak Dakarrena" saioak, Julian Iantzirekin, eta Ane Gabarain izango du protagonista, hamaika telesail eta antzezlanetan aritu den aktore donostiarra. Horrekin batera, Nøgen musika taldeko Jokin Guilisagasti eta Eider Saez ere izango dira gonbidatu. Musikaren munduarentzat arraroa izaten ari den uda hau nola bizitzen ari diren kontatuko digute.

Horrez gain, Irati Errandonea eta Egoitz Txurruka berriemaileek udako plan eta pertsona interesgarrienen bila jarraituko dute Euskal Herrian zehar.

"Udak Dakarrena" saioa astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)