21:30ean
Koikili Lertxundi izango da, gaur gauean, "Udak Dakarrena" saioan
EiTB
Berarekin batera, Amaia Artetxe kazetaria, Pili Kaltzada aurkezlea, Jabi Elortegi zinemagilea, Hibai Etxebarria musikaria eta Bingen Fernandez txirrindulari ohia izango dira gonbidatuak.
Bermeoko portuan jarraituko du gaur Julian Iantzik aurkezten duen "Udak Dakarrena" saioak eta, besteak beste, Koikili Lertxundi futbolari ohia izango dute gonbidatu. Athleticen urte mordoa egin zituen Koikilik, eta Juliani uda hau nola pasatzen ari den kontatuko dio.
Berarekin batera, Amaia Artetxe kazetari bermeotarra ere izango da. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioko esatariak egoera berri honetan lanean nola moldatzen ari diren azalduko digu. Pili Kaltzada aurkezlea, Jabi Elortegi zinemagilea, Hibai Etxebarria musikaria eta Bingen Fernandez txirrindulari ohia ere izango dira bertan.
Astero bezala, Irati Errandonea eta Egoitz Txurruka berriemaileak Euskal Herrian barrena ibiliko dira udako plan eta lagun esanguratsuenen bila.
"Udak Dakarrena" saioa astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.