Itxi

21:30ean

Itziar Urretabizkaia aktorea, gaur gauean "Udak Dakarrena" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Amaia Elizaran dantzaria eta Jon Martinez 'Txiki' umoregilea ere hartuko ditu Julian Iantzik bere udako txokoan.

Itziar Urretabizkaia aktorea. Argazkia: EITB Media

Gaur gaueko "Udak Dakarrena" saioan Itziar Urretabizkaiarekin hitz egingo du Julian Iantzik, antzezleak esku artean dituen lanen inguruan. Amaia Elizaran dantzariaren udako asmo eta emanaldien inguruan ere arituko dira, eta Jon Martinez Txiki umoregileak bere bakarrizketen sekretuei buruz hitz egingo du programan.

Bestalde, Naike Saralegi tatuatzaileak bere lanak erakutsiko dizkio Juliani, eta Garikoitz Aristegi fisioterapeutarekin hondartzan eta beste hainbat tokitan jarri ohi ditugun postura txarren ondorioei buruz arituko dira, horiei guztiei konponbidea jartze aldera. 

Neona Usurbilgo taldeak jarriko dio musika asteazken gauari.

"Udak Dakarrena" saioa, astelehenetik ostegunera, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

 

Informazio gehiago (2)