21:30ean
Gasteizko blusak eta neskak izango dira gaurko gonbidatuak "Udak Dakarrena" saioan
EITB Media
Gainera, Markel Irizar, Albina Stardust Drag Queen-a, Ilaski Serrano, eta Errando Lopez de Luzuriaga eta Eneko Espino trikitilariak izango dituzte solaskide.
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak bertan behera utzi ditu udalak beste behin ere, eta "Udak Dakarrena" saioan gogora ekarri nahi dituzte. Julian Iantzi aurkezleak Ibai Borrega blusa eta Maite Rey Giraldo neska izango ditu solaskide gaur gauean.
Bestalde, Markel Irizar txirrindulari ohia, Albina Stardust Drag Queen-a eta Ilaski Serrano kazetari eta telebista aurkezlea ere hartuko dituzte gonbidatu. Errando Lopez de Luzuriaga eta Eneko Espino trikitilari bikoteak musika ekarriko du saiora; eta bukatzeko, Mamia okindegiko produktuak dastatzeko aukera ere izango dute.
"Udak Dakarrena" saioa astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en, 21:30-22:30 bitartean.