Itxi

Bilbotik

STR taldeko Iker Villa eta Aritz Mendiola gaur gauean "Udak Dakarrena" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Amaia Urberuaga, Reyes Prados, Zigor Iturrieta eta Ainhoa Etxebarria ere hartuko dituzte gonbidatu Julian Iantzik gidatzen duen saioan.

STR "Biba Zuek!" saioan. Argazkia: EITB Media

Gaur, abuztuak 24, Julian Iantzik gidatzen duen "Udak Dakarrena" programak Bilbon ezarriko du bere set-a.

STR taldeko Iker Villak eta Aritz Mendiolak elkarrekin abiatu duten musika egitasmoaz hitz egingo dute, eta, zuzenean, hainbat kanta eskainiko dituzte. Ondoren, Amaia Urberuagak, Australian jaiotako euskaldunak, Euskal Australiar Alkartea taldearen eta bere bizi esperientzien inguruan hitz egingo du.

Gainera, Reyes Prados aurkezlea ere Bilboko setera gerturatuko da bere azken proiektuen inguruan berba egiteko. Ainhoa Etxebarria bere txotxongiloekin agertuko da saioan.

Bukatzeko, Zigor Iturrieta aurkezlea, sukaldaria eta korrikalaria "Txoriene" programaren denboraldi berriaren gakoak argituko ditu. Etxean erraz egin ditzakegun errezetaren bat ere ekarriko du.

"Udak Dakarrena" astelehenetik ostegunera izan ohi da ikusgai, zuzenean, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en

Informazio gehiago (2)