Itxi

21:30ean

Nerea Alias, Joseba Arguiñano eta Askoa Etxebarrieta gonbidatu, gaur, "Udak Dakarrena" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Donostiatik egingo duten aste honetako laugarren saioan orrazkera eta sukalde kontuak ere hizpide izango ditu Julian Iantzik.

Julian Iantzi "Udak Dakarrena" saioko aurkezlea. Argazkia: EITB Media

Gaur gauean, Donostiatik egingo duten "Udak Dakarrena" saioan, Nerea Alias eta Joseba Arguiñano elkarrizketatuko ditu Julian Iantzik esku artean dituzten telebista proiektuez. Askoa Etxebarrieta La Pulga flamenko dantzariarekin ere mintzatuko da, gainera. 

Aitor Odriozola ile apaintzaileak azkar batean egin ditzakegun orrazkerak erakutsiko ditu eta Aitor Larraxak asteburuan etxean prestatzeko moduko errezetak ekarriko ditu platora. 

Kilimak Hernaniko rumba taldeko Agus Garmendia eta Jone Zozaiak zuzeneko emanaldia eskainiko dute. 

"Udak Dakarrena" astelehenetik ostegunera dugu ikusgai, zuzenean, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)