21:30ean
Oihana Maritorena aktorea, gaur gauean, "Udak Dakarrena" saioan
EITB Media
Gainera, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi "Herri Txiki, infernu Handi" saioaren denboraldi berriaz arituko dira.
Gaurko "Udak Dakarrena" saioa Donostiatik egingo dute zuzenean, eta Julian Iantzik hainbat gonbidatu izango ditu.
Hasteko, Oihana Maritorena aktoreak Utzi Mezua Seinalearen Ostean antzezlanaren nondik norakoak azalduko ditu. Ondoren, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik "Herri Txiki, Infernu Handi" saioaren denboraldi berriaren sekretuak kontatuko dituzte.
Bestalde, Maite A. Mugertzak Txatxala markako bere apaingarriak ekarriko dizkigu platora. Gainera, Ur taldeko Urtzi Azkuek bere proiektuen berri emango du asteazkeneko saioan. Hitz egiteaz gain, kantuan entzuteko aukera ere izango dugu.
Amaitzeko, Aurkene Etxaniz Donostiako Zaporejai dendako arduradunak Donostiako zaporeak ekarriko ditu "Udak Dakarrena" saiora.
"Udak Dakarrena" astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.