22:15ean
Bazkari mikologikoa, gaur, denboraldiko azken 'Udazken Loreak' saioan
A.H. | EITB
Saioko aurpegi guztiak elkartuko dira bazkarian: Iro Landaluze, Anjel Alkain eta Astondoatarrak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur gauean, 'Udazken Loreak' saioaren denboraldiko azken atala izango da, eta eguberrietan girotutako saioa izango da. Trabakua Beheko jatetxean bazkari mikologiko bat egingo dute, Irok bildutako perretxikoekin. Bertan, eta lehenengo aldiz, gure saioko aurpegi guztiak elkartuko dira: Iro Landaluze, Anjel Alkain eta Astondoatarrak. Festa giro itzela sortuko da bazkari mikologikoan. Hainbat perretxikorekin egindako platerak probatzeaz gain, udazken honetan bizitako esperientziak ere errepasatuko dituzte gure protagonistek.
Basora ere joango dira, noski, eta Aramaioko lagun talde batekin arituko dira: Erik, Ander, Nerea, Iker eta Xuban txikiarekin. Goiz atsegina igaroko dugu perretxikotan aurtengo 'Udazken Loreak'en denboraldiari agur esanez.
'Udazken Loreak' saioaren azken atala gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.