Your browser doesn't support HTML5 video.
Ur Handitan
Irati Urien ama izan da konfinamenduan: ''Etxera bueltatzea oso arraroa izan zen''
Irati Urien eta Xabier Arrizabalaga guraso izan berri dira; martxoaren 11n jaio zen Telmo, eta alarma-egoerak ospitalean harrapatu zituen. Eskertu zuten ospitalean bisitarik ez izatea, baina etxera itzultzerakoan oso arraro sentitu ziren, familiaren hutsunea sentitzen zuten. Konfinamendua bukatzerakoan aitona-amonengana eramango dute Telmo, oraindik ez baitute ezagutzen.