Your browser doesn't support HTML5 video.
Ur Handitan
Erika Cortes: ''Mendaroko erditze zerbitzua orain arte bezala dago; ez izan beldurrik''
Erika Cortes emagina da Mendaroko ospitalean. Dioenez, zerbitzuan aldaketak izan dituzte koronabirusaren krisiaren ondorioz, baina lehen bezala lan egiten saiatzen ari dira. Dena den, orain maskara derrigorrez erabili behar dute, eta guztia hotzagoa da ondorioz. Ama izateko dauden emakumeei ahal duten lasaien egotea eta aktibo mantentzea gomendatzen die.