Your browser doesn't support HTML5 video.
Ur Handitan
Basurto: ''Jendea nahiko haserre zegoen hainbat komunikabidek, Gobernuaren ildotik, egoera zuritzen zutelako''
Laida Basurto ETBren berriemailea izan zen Galizian Prestigeko hondamendia gertatu zenean. Dioenez, Gobernuak eta hainbat komunikabidek egoera zuritu zuten, eta horrek galiziar askoren haserrea eragin zuen. Azaldu duenez, herritarrek egia kontatzeko eskatzen zieten, eta ETBrekin eskertuta zeuden.