22:15ean
Kirola egiteko grinaz, gaur gauean, 'Ur Handitan' saioan
A.E.
EiTB
Kirola egitean muga non dagoen galdetuko die Jaime Otamendik, besteak beste, Asier Odriozola, Patxi Vila eta Oihana Kortazarri.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kiroleroak da gaur 'Ur Handitan' saioak dakargun erreportajea. Gizartea aktiboa izateko lasterketan, badirudi edonork egin dezakeela maratoi bat eta edonork parte har dezakeela Quebrantahuesos lasterketan. Baina, sanoa al da? Kirola egitea osasungarria da, eta gustagarria ere bai, neurrian egiten badugu behintzat. Baina zein da neurria, non dago muga?
Galdera horiek erantzuten saiatu da ETB1eko 'Ur Handitan' saioa. Quebrantahuesos proban parte hartzen duten euskal herritarrekin egon da Jaime Otamendi, besteak beste, Asier Odriozola ETBko aurkezlearekin. Mendi lasterketetan munduko txapelduna den Oihana Kortazarren iritzia ere jaso dute saioan.
Xabi Elizegi igerilariak, berriz, Manhattango uhartea igerian zeharkatzeko duen asmoaren berri eman die, eta 05:30ean korrika egitera joaten diren Bidegorri taldekoekin ere izan dira. Halaber, Patxi Vila txirrindulari ohiak kirola neurrian egitearen garrantziari buruzko gogoeta sakona egin du saioan.
'Ur Handitan' 22:15ean izango da ikusgai, ETB1en.
TB1en.