Gaur, 22:25ean, ETB1en
Euskal Herrian bizi diren etorkinekin bilduko da 'Ur Handitan' saioa
A.E.
EiTB
Integrazioaz eta elkarbizitzaz galdetuko die Jaime Otalmendik, besteak beste, Bizilagunak erreportajean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
'Ur Handitan' saioko Bizilagunak erreportajean, etorkinen egoerari erreparatuko diote gaur gauean. Euskal Herrian gero eta etorkin gehiago bizi dira, bizilagun berriak gero eta gehiago dira. Inoiz ez dugu orain bezainbesteko kultur aniztasunik izan, eta integrazioaren gaia guztion ahotan dago. Baina zertaz ari gara integrazioari buruz ari garenean? Integrazioa baino gehiago, ez al da elkarbizitza sustatu behar? Galdera horiei guztiei erantzuteko, Euskal Herrian bizi diren hainbat etorkinekin elkartuko da Jaime Otamendi 'Ur Handitan' saioan.
Yan Chean txinatarrak, Hajar Samadi marokoarrak, Horacio Chacin venezuelarrak eta Mariana Buzenchi errumaniarrak Euskal Herrian izan duten esperientzia kontatuko dute. Karlos Nguema jatorri afrikarreko donostiarrak, berriz, gizarteak kanpotarrei begiratzeko moduan izan duen bilakaera azalduko du. Kalean bizi diren gazte etorkinak gizartean integratzeko lan egiten duten elkarteen lana ere ezagutu ahal izango da saioan, eta esperientzia gogor hori bizi duten etorkinen testigantzak jasoko dituzte.
Hau guztia gaur ikusi ahal izango da ETB1en, 22:25etik aurrera.
rrera.