Itxi

eitb.eus-en eta ETB1en

Altsasuko biharamun luzea, gaur gauean, 'Ur Handitan' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Guardia zibilen erasoa ardatzat hartuta, hirugarren atala Altsasuko herrian kokatuko da, eta Xabier Madariagak Javier Ollorekin, Garbiñe Biurrunekin eta Amaia Izkorekin hitz egingo du, besteak beste.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Xabier Madariagak aurkezten duen 'Ur Handitan' saioak  Altsasura eramango gaitu, gaur gauean. Tamalez, Urriko feriako liskarrak geroztik Sakanako herri hau protagonista bilakatu da. Jakina denez, bi guardia zibil eta haien bikotekideak bertako taberna batean, goizeko ordu txikitan, kolpatuak izan ziren. Horren ondorioz 11 gazte inputatuak izan ziren Madrilgo Audientzia Nazionalean, terrorismo delitua egotzita. Guztiak, 10etik 15 urtera bitarteko kartzela zigorrera kondena ditzakeen epaiketaren zain dira.

Xabier Madariaga gazte horietako batzuen gurasoekin, Altsasuko alkatea den Javier Ollorekin,  Garbiñe Biurrun epailearekin, Amaia Izko abokatuarekin eta  Euskal Herrian lan egiten duen Guardia Zibil batekin izan da, besteak beste, Altsasuko gaupasa luze, ilun eta korapilatsua argitu nahian.

'Ur Handitan' saioa, gaur gauean, 22:20etatik aurrera, ikusgai izango da eitb.eus-en eta ETB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)