Kargatzen...
Itxi

Gaur, 22:15ean

Euren norabide propioa jarraitu dutenen istorioak, 'Ur Handitan' saioan

EITB

Leer en Castellano

Bide propioa egin duten protagonisten testigantzak bilduko ditu Xabier Madariagak gidatzen duen saioak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaurko 'Ur Handitan' saioan, barrenari entzun eta euren norabide propioa egin duten pertsonekin egongo dira. Joseba Atxutegi izango da saioko protagonista nagusia. 17 urte zituela, gurasoek Lezaman (Bizkaia) zuten tabernan hasi zen lanean, eta berehala konturatu zen jendeari laguntzeko bokazioa zuela. Mediku ikasketak egin zituen, eta urte asko eman zituen Barakaldoko anbulatorioan. Duela lau urte, bere benetako ametsari ekin zion, hau da, landa eremuko mediku izateari. Egun, baserriz baserri dabil, Erandiogoikoan (Erandio), adineko pertsonak artatzen.

Magisteritza amaitu eta oposaketak prestatzen hasi behar zenean, bere benetako pasioaz bizitzea erabaki zuen Maddalen Marzolek. Duela bi urte perfumeria bat ireki zuen, eta bertan dabil lanean, usaimenaren bidez sentipenak sorrarazten.

Joseba Baez donostiarrak gaztagile izan nahi izan du beti. Ingeniaritza teknikoa ikasi zuen, ordea, eta enpresa batean egon zen, lan istripu bat izan zuen arte. Orduan, gaztetatik buruan zuen proiektua jarri zuen martxan. Gurasoen Idiazabalgo baserrira bizitzera joan zen, eta gaur egun gazta egiten du bertan.

28 urtez kimikaria izan zen Iñaki Larrabeiti. Goi mailako postua izan arren, horrek ez zuen asebetetzen. Barrenak lasaitzeko, yoga egiten hasi zen, eta honek bizitza aldatu zion. Orain, yoga zentro bat du Basaurin, eta irakaslea da bertan.

Goizane Arcek animaliek lagunduriko coach saioak egiten ditu duela hiru urtetik. Horren esanetan, "zaldiek pertsonak entzun eta ulertzeko gaitasuna dute", eta horien bitartez jendearen barne pentsamenduetan sartzea lortzen du.

'Ur Handitan' asteartero izaten da ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

trong>

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)