Itxi

22:15ean

'Ur Handitan' saioaren atal berriak, gaurtik aurrera, ETB1en

EITB

Leer en Castellano

'Ateak Itsasoari' atala Melillara joango da, eta bertako bizipenak eta etorkinei buruzko iritzi ezberdinak bilduko ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, Xabier Madariagak aurkezten duen 'Ur Handitan' erreportaje saioaren bigarren denboraldia hasiko da. Gizartean interesa eta kezka pizten duten gaiak mahai gainean jarri eta zuzeneko lekuko eta adituen iritziak jasoko ditu saioak. Astero, gai bat aztertuko dute sakonean, eta horietako bakoitzean erreferentziazkoak diren pertsonak eta protagonistak gertutik ezagutuko dituzte, horien herri, lantoki edota etxeetara joanez horretarako.

Denboraldi berri honek hainbat bizipen eta bidaia berri ekarriko ditu. Gaurko Ateak Itsasoari atala, adibidez, Melillara joango da, eta bertako bizipenak eta etorkinei buruzko iritziak bilduko ditu.

'Ur Handitan' urtarrilean estreinatu zuten ETB1en, eta audientziaren harrera bikaina lortu zuen lehenengo denboraldian: % 2,9ko audientzia zatia eta euskaldunen artean % 7,2ko kuota. Gainera, 73.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Lehen atala, Ateak Itsasoari

Gaur gauean, 'Ur Handitan' saioaren bigarren denboraldiko lehen atalean, Melillara egingo dute bidaia, eta askotariko bizipen eta iritziek hartuko dute protagonismoa bertan.

Ongi etorri errefuxiatuak plataformak hesirik gabeko mundu bat aldarrikatzen du, eta elkarte horretako kideak Melillara joan ziren, bertako egoera salatzeko asmoz. 'Ur Handitan' saioko lantaldeak horiekin egin zuen bidaia, horien ilusioak, beldurrak eta ametsak ezagutzeko.

Melillara heldutakoan, bertako bizipenek hartu zuten protagonismoa. Nola ikusten dituzte etorkinak bertako herritarrek? Zein ilusio dituzte hesia gainditu edota barkuan bidaia egiten dutenek? Nolakoak dira kalean bizi diren adin txikikoak?

'Ur Handitan' Melillara joango da eta hango errealitatea erakutsiko digu; mugaren albo batean eta bestean bizi direnak, hesia gainditu eta Europa jomuga dutenak, baita hesi hori desagerrarazi nahi duten euskal herritarrak ere.

'Ur Handitan' asteartero izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:15ean hasita.

asita.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)