22:15ean
Jon Salsamendi protagonista, gaur gauean, 'Ur Handitan' saioan
EITB
Marearen itzulera atala arraunaren munduan murgilduko da, eta Jon Salsamendi Orioko entrenatzailea hartuko du protagonista.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Jon Salsamendi Orioko entrenatzailea izango da gaurko 'Ur Handitan' saioko protagonista. Irailaren 10ean, bihotzean betiko gordeko duen Kontxa irabazi zuen. Luzaroan beste klub batzuetan egon ondoren, urte bakarrean ilusioa ekarri du berriro Oriora. Kostaldeko herri honetara joango da Xabier Madariaga, Jon Salsamendi entrenatzailea eta bere ingurua ezagutzera.
Arraunarekiko pasioa aitak txikitatik sartu zion harra izan zen. Horren arraun ibilbidea, ordea, ez da hori kolorekoa izan soilik, Astilleron eta Bermeon ere aritu baita. Garai oparoak baina gogorrak izan ziren, besteak beste, Estrobo operazioaren unerik latzenetan aritu baitzen Urdaibain. Horren arreba Marijo Salsamendik Oriotik 2005ean joan zenetik hamaika urtez erbestean izan den familiatzat du berea.
Horren emaztea Eva Mirones da, Euskal Herriak eman duen emakumezko arraunlari olinpiko bakarra. Euren etxean, ordea, ez dira arraunaz ia mintzo, hiru seme-alaba izanik nahiko lan baitaukate.
Arraunlari profesional izan aurretik, hamaika ofizio izan ditu Salsamendik, sukaldari lanak tarteko. Juanan Martikorena bere txikitako lagunarekin batera, euren txokora joango dira, bere postrerik kuttunena prestatu eta gaztetako kontuak gogoratzera.
Zarautzen ere egongo dira, bertakoa baita Gorka Aranberri, azken bost urteetan Orion eta Urdaibain Jonekin batera egon den patroia. Gorkak Salsamendiren ohitura bitxiak kontatuko dizkigu, eta baita eskifaiarenak ere.
'Ur Handitan' astearteetan izaten da ikusgai, 22:15ean, ETB1en.
/strong>.