Itxi

22:30ean

Pentsiodunen errealitatea aztergai, gaur gauean, 'Ur Handitan' saioan

EITB

Leer en Castellano

Xabier Madariagak gidatzen duen saioak hainbat pentsiodunen testigantza bilduko du haien egoera eta bizimodua gertutik ezagutzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pablo Milanes artista kubatarrak 1974. urtean idatzitako 'Yo pisaré las calles nuevamente' abesti ezagunaren titulua oso ondo datorkigu gaurko 'Ur Handitan' saioan. Gure protagonistek kaleak bete zituzten Francoren garaian, demokraziaren alde. Orain, berriro atera dira kalera, aldarrikapen nagusi bat egiteko, pentsio duinak eskatzeko.

Karmele 73 urteko pentsionista ondarroarra alargun dago. Arrasaten bizi da, bakarrik, 636 euroko pentsioa dauka eta horrek bere bizitza baldintzatzen du. Zenbakiak egin behar izaten ditu hilero: kalefakzioa, argia, janaria, arropak, eta abar. Bere bi semeak beti daude prest amari laguntzeko, eta horrek nolabaiteko lasaitasuna ematen dio.

Angel izeneko 74 urteko pentsioduna Santurtzin bizi da, 450 euroko alokairua ordaintzen du, eta 700 eurotik beherako diru-sarrerak ditu. Neguan ez du berogailurik pizten, eta manta erabiltzen du irtenbide gisa.

Marije (72 urte) Lekeition bizi da, senarrarekin eta alabarekin. Bere etxean bi pentsio sartzen dira, baina txikiak dira biak. Inongo luxurik gabe bizitzera ohituta dago Marije, eta bereziki alargunen alde borrokan dihardu bere inguruko emakume askok profil hori betetzen dutelako: emakume pentsionista alarguna. Kanarietara bidaiatzeko ametsa du Marijek, baina momentuz, bere egoeran, pentsaezina da.

Baztan ibarrera ere joan dira, eta Miguel eta Jesus ezagutu dituzte bertan. Baserri munduan ibili dira biak, eta autonomo gisa kotizatu dutenez, pentsio oso txikiak dituzte.

Marirro Lekeitioko jubilatuen egoitzako presidentea da. 77 urte eta bost seme-alaba ditu. Alargun dago, eta pentsio minimoa jasotzen du. Diru horrekin bizitzera ohitu behar izan du, baina tinko jarraitzen du pentsio duinen aldeko borrokan. Marije eta beste hainbat jubilaturekin batera, kartetan ematen du arratsaldea. Gustuko dute eta dohainik da.

Angel duela bi urte jubilatu zen. Emaztearekin bizi da eta biek jasotzen dute pentsioa. Hipoteka ordaintzen ari direnez, oso justu heltzen dira hilabete bukaerara.

'Ur Handitan' astearteetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)