Audientzia
Astearteko 'Ur Handitan' saioak audientzia datu bikainak lortu zituen
EiTB
Xabier Madariagak aurkeztutako 'Post-Baserria' erreportajeak saioaren historiako bigarren daturik onena lortu zuen.
Astearteko 'Ur Handitan' saioak harrera bikaina izan zuen ikusleen artean, saioaren historiako bigarren daturik onena lortu zuen, hain zuzen ere. Xabier Madariagak zuzendutako saioak %4,9ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %14,5eko kuota bereganatu zituen.
Post–Baserria erreportajeak baserriaren eta artzainen iragana errepasatzeaz gain, orainaz eta etorkizunaz ere hausnarketa egin zuen. Lan gogorrak bere fruituak eman zituen eta 63.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.