Itxi

22:30ean

Doluaz arituko da gaur gaueko 'Ur Handitan' saioa

EiTB

Leer en Castellano

Ainara Rivas 18 urte dituen gaztearen testigantza bilduko dute eta ondoren 'Bi Aldeak' erreportajea berreskuratuko dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Duela urtebete bezala, doluaren gaia landuko dute gaur gaueko 'Ur Handitan' saioan. Ainara Rivas izango da protagonista nagusia: 18 urte ditu, aita duela sei urte galdu zuten etxean, moto istripuan. Bat-bateko dolu hori bizi izan du, eta orain ama du oso gaixo. Bere azken aste edo hilabeteak izan daitezkeela diote medikuek, eta horrenbestez, ez dute inoiz baarrik utzi nahi. Dolua egiten ari dira bizirik egonda ere. Bi dolu ari da batera bizitzen, euren artean oso ezberdinak diren bi dolu. Eta amarekin askotan hitz egiten dute gaiaz, ama oso indartsua duela dio, eta berekin gaiaz hitz egiteak asko lagundu diola. Heriotzari buruz asko irakurri du azken urteotan, eta gure gizartean,  oraindik ere, tabua dela dio. Lehenengo asteetan jendea gainean duzula, baina bat-batean bakarrik zaudela. Berez munduan bakarrik gaudela dio, baina honekin argiago ikusten dela.

'Heriotzaren kafea' topaketak antolatzen dituzte Zarautzen eta horixe irudikatuko dute 'Ur Handitan' saioan. Hiru lagun, euren artean elkar ezagutzen ez dutenak, Iñaki Peña medikuarekin elkartuko dira, kafe baten inguruan, heriotzaz hitz egiteko.

Ondoren, berriz, Bi aldeak erreportajea berreskuratuko dute eta bertan, heriotza hurbiletik bizi izan duten lagunen lekuko ezberdinak jasoko dituzte.

'Ur Handitan' 22:30ean dago ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)