22:30ean
Heriotza duina hizpide, gaur gaueko 'Ur Handitan' saioan
EITB
Aintzane Buruaga minbizia duen gaixoa eta Felipe Izagirre heriotza duina elkarteko kidea elkarrizketatuko ditu saioak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eutanasia onartzeko urratsak ematen hasi dira Espainiako Kongresuan. Hainbat pertsonek defendatzen duten aldarrikapena da eta horren harira, heriotza duina eta norberaren bizitzeko erabakiaren inguruko hausnarketa egingo du gaur gaueko 'Ur Handitan' saioak.
Aintzane Buruaga hartuko du saioak protagonista. Minbizia du. Medikuak duela bi urte eta erdi 2tik 5 urtera bitarteko biziraupena eman zion. Berak dio bizi nahi duela, bizitzeko gogo izugarriarekin ikusi dugu eta ongi dagoen bitartean bizi nahi duela, baina azkeneko momentuan ez duela sufritu nahi. Bere ama duela urte asko hil zen, baina oraindik medikuekin haserre dago, 3 hilabetez koman egon zen eta sufrimendua areagotu besterik ez zutela egin dio. Bera eutanasiaren aldekoa dela argi du, eta horixe eskatzen duela, heriotza duin bat. Bere buruaz beste egitean pentsatu du, laguntza eskatzean ere bai, eta Internetetik botikak erosteko aukera ere presente dauka.
Horrez gain, Felipe Izagirre heriotza duina elkarteko kidea elkarrizketatu du Xabier Madariagak, Espainiako Kongresuan ireki dituzten bide berriez hitz egiteko.
Ondoren, berriz, Bizitzera kondenatuak erreportajea berreskuratuko dute, gaiaren inguruko kasuak gertutik ezagutzeko.
'Ur Handitan' gaur izango da ikusgai 22:30ean ETB1en.