Itxi

Audientzia

Audientziaren harrera ona izan zuen astearteko 'Ur Handitan' saioak

EITB

Leer en Castellano

'Heroinaren hondotik' erreportajea denboraldiko ikusiena izan zen.

Eugenio Perez, 'Heroinaren hondotik' erreportajearen protagonistetako bat

Audientziaren erantzun ona izan zuen 'Ur Handitan' saioaren erreportajeak. Xabier Mandariagak 80ko eta 90ko hamarkadetan izandako heroinaren izurritetik bizirik irten zirenengana zein bidean gelditutakoen familiartekoengana jo zuen, orduko egoera eta bizitakoak gogoratzeko.

Heroinaren hondotik erreportajeak % 3,9ko audientzia-zatia eskuratu zuen eta euskaldunen artean % 10,3ko sharea. 'Ur Handitan'eko denboraldiko saiorik ikusiena izan zen eta 79.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zituen, Euskadin eta eragin eremuan.

Informazio gehiago (2)