Kargatzen...
Itxi

Audientzia

Astearteko 'Ur Handitan' saioak audientziaren harrera bikaina izan du

EiTB

Leer en Castellano

Desagertuei buruzko erreportajea denboraldiko atalik ikusiena izan da, eta euskaldunen artean nagusi.

Desagertuak atala, 'Ur Handitan'.

Astearteko 'Ur Handitan' saioak aurreko astekoaren marka gainditu du, eta denboraldiko atalik ikusiena izan da. Saioak % 4,5eko audientzia zatia bereganatu du, eta euskaldunen artean nagusi izan da % 15,1eko kuotarekin. Halaber, Xabier Madariagak aurkeztutako Desagertuak erreportajeak 87.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.

Saioak hiru desagerturen kasuak hartu zituen hizpide: Borja Lazaro gasteiztarrarena, Fernando Irigoien lekaroztarrarena eta Miguel Angel Elorriaga iurretarrarena. Haien senitarteko eta lagunek ere, egoera nola bizi duten kontatu zuten.

Informazio gehiago (2)